Eremu pribaturako sarbidea

Atal honetara sartzeko beharrezkoa da COEGIn Elkargokide bezala altan egotea. Sarbiderik ez baduzu jarri harremanetan Elkargoarekin.

Dokumentu-egiaztatzailea

Egiaztatu COEGIk jaulkitako dokumentuen autentikotasuna Egiaztatze Kode Seguruaren (EKS) bidez.

Kalitate politika

close

GIPUZKOAKO ERIZAINTZA ELKARGO OFIZIALAREN kalitate politikaren helburu bakar-bakarra da kolegiatuen erabateko gogobetetzea lortzea, zerbitzu bakoitzarekin beren itxaropenak betetzen direla ikusita.


Hori lortu dugu eta lortzen jarraituko dugu, gure filosofia aplikatuz, puntu hauetan oinarrituta:


  • Praktika profesional onen Gida zintzo betetzea.
  • Kolegiatu bakoitzaren behar bereziei erantzutea, kasu bakoitzean irtenbiderik egokienak emanez.
  • Kolegiatuak behar dituen prozeduren fase guztiak zaintzea eta gainbegiratzea.
  • Edozein gorabehera azkar konpontzea, eta kolegiatuari horren berri berehala jakinaraztea.
  • Une oro tratu adeitsu eta atsegina ematea.

Estrategia horrek aukera emango digu egunez egun are gehiago hobetzeko eta gainerako Elkargoetatik bereizteko.


Erakunde honetako Zuzendaritza konbentzituta dago helburua alderdi hauek landuz bakarrik lortu ahal izango dela:

  • Kolegiatuarekin etengabeko harremana izatea, haien beharrak detektatu eta aztertzeko, gure zerbitzuak etengabe hobetzeko oinarri gisa.
  • Zeregin bakoitzerako bitarteko egokiak erabiltzea (helbide elektronikoa, telefonoa, whatsapp, inkestak, etab.)
  • Gure instalazioak behar bezala mantentzea.
  • Bezeroaren gogobetetzea zaintzeko ardura etengabea.
  • Kolegiatuen eta langileen etengabeko prestakuntza.
  • Lege eta erregelamenduetako baldintzak betetzea.
  • Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren aplikazioa, UNE-EN-ISO 9001 arauen arabera, zerbitzuen kalitatea eta hobekuntza bermatzeko.

Politika hau denek ulertu eta onartu behar dute, eta Zuzendaritza hau izango da deskribatutako jarraibideak gidatzea eta betetzea bere gain hartzen lehena. Urtero, aurrekoarekin bat datozen hainbat helburu zehaztuko dira, eta denok saiatu beharko dugu horiek betetzen.


San Sebastian-Donostia, 2023ko urtarrilaren 1a


Pilar Lekuona Ancizar

Lehendakari eta zuzendari gerentea

Lege-informazioa

close

Indarrean dagoen araudia betez, jakinarazten dizugu www.coegi.org Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofiziala / Colegio Oficial de Enfermería de Gipuzkoa
IFZ: Q2066003A
Helbidea: Maestro Santesteban kalea 2, 1º
Udalerria: 20011 Donostia San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefonoa: 94344567
Posta elektronikoa: coegi@coegi.org

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (aurrerantzean, COEGI) tratamenduaren arduradun gisa jarduten du webgune honen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez. Tratamendu horiek zerikusia dute, besteak beste, elkargokideekin, prestakuntza-ekintzen kudeaketarekin, informazio-eskatzaileekin edo webgunearen erabiltzaileekin. Hala ere, albisteak eta kanpoko webgune edo sare sozialetarako estekak argitaratzen dituen kasuetan, COEGIk eginkizun informatiboa du soilik. Albisteen eta esteken edukiekin eta erabiltzaileek horien inguruan egindako erabilerarekin lotutako datu pertsonalen tratamenduak, beraz, ez dira COEGIren titulartasunpekoak.

www.coegi.org webguneak eta COEGIren AppCOEGI izeneko gailu mugikorretarako aplikazioak (aurrerantzean, biak "webgunea") barne hartzen dituen webguneak eta web-zerbitzuak Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren jabetzakoak dira. Webgunea bisitatu eta erabiltzen duen pertsona webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean, "erabiltzailea").

Webgunearen helburuak hauek dira: legez eta estatutuen arabera ezarritako funtzioak betetzea; COEGIk erizaintzako profesionalei eta, oro har, herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak ezagutaraztea eta kudeatzea; COEGIren eta pertsona interesdunen arteko harreman-, kontsulta- eta komunikazio-tresna bat eskaintzea; eta COEGIk parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak antolatzea eta horien berri ematea.

1. Baldintza Orokorrak

Erabiltzailea borondatez sartzen da webgunean. Webgunean sartzea doakoa da. Webgunean nabigatzeak bertan jasotako legezko ohartarazpenak, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika eta cookie-en politika erreserbarik gabe onartzea dakar. Erabiltzailea ez badago ados baldintza horiekin eta ez baditu erreserbarik gabe onartzen, ezingo du webgunea erabili.

Erabiltzaileak erantzukizun esklusiboa du webgunean sartzeari eta bertan jasotako informazioa eta baliabideak erabiltzeari dagokionez, eta konpromisoa hartzen du webgunea fede ona eta ordenamendu juridikoa errespetatuz erabiltzeko, alderdi etikoak eta haren helburuak kontuan hartuta. Erabiltzaileak ezin ditu webguneko informazioa eta baliabideak legez kanpo erabili, ezta haren edukia, funtzionamendua edo COEGIren zein beste erabiltzaile batzuen sistema informatikoak kaltetu edo aldatu ditzakeen ekintzarik egin ere.

Erabiltzaileek galarazita dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, eta ezin dute eman COEGI, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Ezin da hirugarrenen datu pertsonalik erabili haien aldez aurreko eta berariazko baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, haien nortasuna ordezkatzeko asmoz.

Erabiltzailea izango da sortzen dituen kalteen erantzule bakarra.

COEGIk ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren eduki eta baliabideetan akatsik egon ez dadin. Horregatik, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. COEGIk berariaz uko egiten dio webgune honetako eduki edo baliabideetako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Webguneak hirugarrenen iritzia eta ikuspuntuak jaso ditzake. COEGI ez da erabiltzaileen arau-urratzeen erantzulea. Horrenbestez, ezin ditu bermatu erabiltzaileek sortutako zeinahi edukiren ziurtasuna, eraginkortasuna eta egiazkotasuna.

Webguneak beste webgune batzuetarako estekak eskain ditzake, edo horietarako sarbidea erraztu, bilatzaileak eta horien antzekoak diren beste tresna batzuen bidez. COEGIk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren edo bertan egindako bilaketen emaitzen erantzukizunik, ez baitu horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko kontrolik. Esteka horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuk eskaintzea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. Beste webgune edo sare sozial batzuetarako esteken kasuan, COEGIren edo hirugarrenen titulartasunekoak, horien berezko erabilera-baldintzen arabera arautuko dira.

COEGIk ez du webgune honen edo bertako eduki eta baliabideen erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren gaineko erantzukizunik hartzen, informatika-kalteak eta birusak edo bestelako software gaiztoak txertatzea barne hartuta. COEGIk ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu horrelakorik gerta ez dadin.

COEGIk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, egoki baderitzo eta bere irizpidearen arabera. COEGIk ez du bere gain hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna Hala ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

COEGIren jabetzakoak dira webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, atal, pantaila, informazio, baliabide, itxura zein diseinu, iturri-kode, testu, argazki, irudi, audio, bideo, animazio, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, bestelakorik zehazten ez bada.

Erabiltzaileek webgune honetan argitaratzen dituzten eduki guztiak ere COEGIren eskubide eta lizentziaren menpe daude. Hala, azken honek datu horiek erabili, erreproduzitu, aldatu, egokitu, argitaratu, itzuli, horietan oinarritutako lanak sortu, banatu, egikaritu eta eduki horiek erabat edo hein batean erakutsi ahal izango ditu, erabiltzaileak ustiapen- edo dibulgazio-modu horren truke inolako ordainik eskatzeko aukerarik izan gabe. Erabiltzaileak adierazten du modu publikoan txertatzen dituela eduki horiek webguneko eremu publikoetan eta sekula ez, isilpean.

Webgunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, COEGIk bere jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei erabat edo partzialki uko egin dienik, transmititu egin dituenik edota baimena eman duenik erabiltzaileek beren xede pertsonal eta/edo profesionalerako erabil ditzaten. Debekatuta dago webgunearen edukiak eta baliabideak erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo horiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, salbu eta COEGIk aldez aurretik, berariaz eta idatziz, baimena ematen badu. Erabiltzaileak webgune honetatik edukiak eta baliabideak deskargatzen baditu (adibidez, aplikazio informatikoak), merkataritzakoa ez den erabilera pertsonalerako soilik deskargatuko ditu, eta, beraz, ezingo ditu legez kontra aldatu, alokatu, saldu edo erabili.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunearen eta haren edukien titulartasunari kalte egin diezaiekeen ekintzarik ez egiteko. Webguneko informazioa eta baliabideak baimenik gabe erabiliz gero edo COEGIren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, egoki diren lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira, izaera ekonomikokoak barne.

3. Indarraldia eta aldaketak

COEGIk beretzat gordetzen du baldintza hauek bere irizpidearen arabera aldatzeko eskubidea, lege- edo jurisprudentzia-aldaketak egiteko. Aldaketa horiek baliozkoak izango dira webgunean argitaratzen diren unetik aurrera. Erabiltzaileekiko harremana erabiltzailea webgunean sartzen den unean aurreikusitako arauen arabera arautuko da. Horregatik, webgunera konektatzen zaren bakoitzean baldintza horiek berrikustea gomendatzen dizu COEGIk.

4. Jurisdikzioa

COEGIren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana aplikagarri den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, COEGI eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo edukien okerreko erabilera egiten badu, zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu COEGIk, ekonomikoak barne, ez-betetze horiek zigortzeko.

Lege oharraren azken eguneratzea: 2020/04/08

Datuak babesteko ordezkaria

close

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudia betez; bereziki, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena («DBEO»), eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa («DBEDBLO»), Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak jakinarazten du datuak babesteko ordezkari bat izendatu duela eta interesdun ororen eskura jartzen duela harekin kontaktatzeko informazioa:


Erakundea DPO BIDE, S.L.
Helbidea: Azkoitia plaza, 5, 2.d - 20011 Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943453588
Posta elektronikoa: coegi@dpobide.com

Cookie-en politika

close

Zer dira cookie-ak?

Cookie bat da web-zerbitzari batek erabiltzaileak konektatzeko erabiltzen duen gailuan (ordenagailua, telefonoa, tableta etab. prozesatu dezakeen fitxategi informatiko bat. Erabiltzailea berriz konektatzen denean haren ezaugarriak eta/edo hobespenak ezagutzeko erabiltzen dira, edota webgunearen erabilera eta nabigazioa errazteko, abantaila ugari eskainiz zerbitzu interaktiboak ematerakoan. Cookie-ak, besteak beste, erabiltzailearen saioa kudeatzeko erabiltzen dira (adibidez, pasahitza sartu behar duen aldi kopurua murriztuz), edo webgune baten edukiak haren lehentasunetara egokitzeko (adibidez, hizkuntza). Cookie-ak "saio batekoak" izan daitezke, hau da, erabiltzailea cookie horiek sortu dituen webgunetik irten ondoren ezabatzen direnak, edo "iraunkorrak", alegia, data jakin batera arte gailuan geratzen direnak.

Webgune honek hainbat cookie mota erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren xedeetarako:

Cookie teknikoak: erabiltzaileari aukera ematen diote webgune honetan nabigatzeko eta bertan egon daitezkeen hainbat aukera erabiltzeko; hala nola: saioa identifikatzea, webguneko eremu pribatuetara sartzea, sartutako parametroak kudeatzea edo edukiak sare sozialen bidez partekatzea. Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileari aukera ematen diote zerbitzuan sartzeko haren terminalean aurrez definitutako hainbat ezaugarri orokorrekin; adibidez: hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, eta abar. Analisi-cookieak: webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko aukera ematen dute. Cookie mota honen bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, hartara, hobekuntzak sar baitaitezke erabiltzaileek webgunean egiten duten erabileraren datuen analisiaren arabera (adibidez, Google Analytics).

Webgune honetan erabilitako cookie-ak

Cookiea Iraupena Mota Mota
CAKEPHP Saioa Berezkoa Erabiltzailearen saioa aktibo mantentzea eta aukera edo zerbitzu ezberdinen erabilera ahalbidetzea
_ga 2 urte Hirugarren batenak (Google Analytics) Webguneko erabiltzaileak bereiztea, ausazko identifikatzaile bakarra esleituta, epe luzerako estatistika-helburuekin
_gat 1-10 minutu Hirugarren batenak (Google Analytics) Webgunerako eskaerak mugatzea, Google Analytics-erako datu-bidalketak erregulatzea
_gid 24 ordu Hirugarren batenak (Google Analytics) Webguneko erabiltzaileak bereiztea, ausazko identifikatzaile bakarra esleituta, epe luzerako estatistika-helburuekin

Nola desaktibatu cookie-ak?

Web-nabigatzaileak cookie-ak kudeatzeko tresna egokiak dira. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, cookie-ak erabat edo partzialki desaktibatu eta/edo ezabatu ditzake. Horretarako, nabigatzaile ezberdinek cookie-en tratamendurako eskaintzen dituzten konfigurazio-aukerak kontsultatu behar ditu.
Informazio gehiagorako, ondorengo esteketan nabigatzaile garrantzitsuenetako batzuen cookie-en tratamendurako konfigurazioa aurki dezake erabiltzaileak:

Google Chrome erabiltzen baduzu, klikatu hemen.
Mozilla Firefox erabiltzen baduzu, klikatu hemen.
Opera erabiltzen baduzu, klikatu hemen.
Internet Explorer erabiltzen baduzu, klikatu hemen.
Safari erabiltzen baduzu, klikatu hemen.

Beste web nabigatzaileren bat erabiltzen baduzu, kontsultatu dokumentazio ofiziala.

Edonola ere, gure cookie-ak ezaba ditzakezu botoian klik eginez.

Cookie-ak ezabatu

2022-03-10

Olaia Revert erizainak Goazen txangora! ipuina aurkeztuko du datorren larunbatean, Mendaron

Aurkezpena Mendaroko udaletxeko bilkura-aretoan izango da, 12:00etan, eta Olaia ez ezik, Beatriz González ilustratzailea ere egongo da.

Olaia Revert Gipuzkoako Erizaintza Elkargoko kide da, eta laneko osasunean egiten du lan. Zazpi urte baino gehiago eman ditu desgaitasuna duten pertsonen inguruan lanean, eta, gertutik ezagutu ditu haien ahaleginak, hobera egiteko gogoa eta eguneroko erronkak. Horrez gain, ikusi du “gizarteak ez duela enpatia aplikatzen haien egoeren aurrean”, eta, horregatik, erabaki zuen bi istorio idaztea, izenburu baten pean, irakurketa errazeko formatuan.

Hala, datorren larunbatean (martxoaren 12an) aurkeztuko du Goazen txangora! liburua, 12:00etan, Mendaroko udaletxeko bilkura-aretoan, eta nahi duten erizainek aukera izango dute bertan egoteko. Aurkezpena gaztelaniaz eta euskaraz egingo da.

Azaldu digunez, irakurketa errazeko formatuak zenbait arau bete behar ditu: ohikoa baino letra-tamaina handiagoa erabiltzen da, hitz errazagoak, ezkerreko justifikazioa, marjina handiagoak, ilustrazioak (oso garrantzitsua) eta hitz zailagoen azalpenak, ulertzen laguntzeko.

Goazen Txangora! dagoeneko eskuragarri dago, euskaraz, onlineko salmenta-plataforma nagusietan eta liburu-dendetan, eta aurki argitaratuko da gaztelaniaz (Ediciones Beta argitaletxeak argitaratu du). Liburuaren xede-irakurleak irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak dira, nola haurrak hala helduak, “bai eta integrazio sozialaren eremuan, kasu honetan, desgaitasunaren eremuan murgildu nahi diren pertsonak eta bihotzean enpatiarako tokia duten pertsonak ere”.

Hori da helburu nagusia, azaldu du Olaia Revertek: “Irakurleen bihotzetara heltzea eta hausnartzera bultzatzea. Pentsatzea nola jokatzen dugun zenbait egoeratan, bereziki desgaitasunaren kasuan, eta beste alde batera ez begiratzea. Bihotz bakar batzuek hausnarketa egingo balute, izugarri poztuko nintzateke”. Mezua zabaltzeaz gain, erantsi du irakurketa sustatu nahiko lukeela, “erabilera normalizatu, hitzak jende mota guztietara helarazi eta irakurketak eta idazketak duten garrantzia transmititu”.

Egileak eskerrak eman nahi dizkie bai Mendaroko Udalari bai argitaletxeari, eman dioten aukeragatik. Era berean, eskerrak eman dizkie Eusko Jaurlaritzari, Irakurketa Erraza elkarteari, “ilustratzaileari, bere lan bikainagatik eta, jakina, aurkezpenera bertaratzen diren pertsona guztiei”.

Goazen Txangora! liburuaren aurkezpena

Eguna: 2022ko martxoak 12, larunbata.

Ordua: 12:00.

Tokia: Mendaroko udaletxeko bilkura-aretoa.

Esteka eta dokumentuak

Ez dago informazio gehigarririk albiste honetarako.